Mahastiak
Sustraietatik…
Inguruarekiko eta mahastiekiko errespetuan sinesten dugu. Gure urteko emaitza mugatzen dugu mahastien osasuna eta mahatsen kalitatea bermatzeko.
Bizkaiko lurraldean txertatutako lursail txikietan banatuta dauden gure mahastien 40 hektarea baino gehiago kudeatzen ditugu. Lursail bakoitza bere aldetik tratatu eta lantzen dugu bere adierazpenik onena lortzeko, gure ardoen kalitatea handitzeko asmoz.
Lurraren ezaugarriek (hego, hego-ekialdera begira; malda handiak eta buztin-lurrak) goizeko eguzkia eta eremu aireztatuak bermatzen dituzte, mahatsaren heltzerik onena ziurtatuz.
… Fruitura
Bertako barietateak hazi eta lantzen ditugu, historiaz beteta, gure ardo eta txakolinei egiazkotasuna eta gure eskualderi, Bizkaiari, batasuna ematen dietenak.
Protagonistak haiek dira: hondarrabi zuri, hondarrabi zerratia eta hondarrabi beltza, gure inguruan hazitako barietate atlantikoak, gure txakolinei berezko nortasuna ematen dieten izaeraz eta nortasunez betetako mahats-mordo txiki eta kontzentratuak.
Hondarrabi Zuri
Freskotasuna, alaitasuna, fruta eta indarra.
Hondarrabi Zerratia
Dotorezia, bolumena, lore zuriak eta konplexutasuna.
Hondarrabi Beltza
Fruta, sakontasuna, belarra eta esklusiboa.